Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Balistidae familian aurkitzen dugun arraina da. 60zm-ko luzera izatera hel daiteke. Orokorrean aho txikia duen arren, ezpain lodiak ditu. Harez beteriko zonaldeetan bizi ohi da eta 100m-ko sakoneratan ikusi izan ohi dira gehienetan.
Sparidae familian aurkitzen den arraina da. Egitura luzea du eta 15-20zm neurtzera hel daiteke. Kolore horia duten lau banda ageri zaizkie. Oinarrizko tonalitatea zilarra da, baina zenbait atalek kolore gorria dute. Zonalde harritsuetan edo hareatzetan bizi izan ohi dira (100m sakoneratan aurkitu daitezke).
Callionymidae familian kokatzen dugun espeziea da. Gorputz luzea du eta luzez 30zm neurtu ohi du. Begi handiak edukitzeagatik dira ezagun. Koloreari dagokionez, arrek banda urdin edo gorriak izaten dituzte, eta emeek, ordea, kolore hori edo berdexkak.
Labridae familian kokatzen dugun espeziea da. 15-18zm-ko luzera izatera hel daiteke. Egitura txikia eta obalatua izaten du. Buru eta aho txikiak ditu. Bere tonuak aldakorrak izaten dira, izan ere, denbora aurrera igarotzen den heinean, aldatzen doaz). Kolore nagusia gorria da eta hegaletan tonalitate hori bat ageri zaio (arrak tonalitate ikusgarriagoak dituzte eta udaran kolore urdin nahiz bioleta batzuk antzematen zaie). 20m-ko sakoneratan ikusi izaten dira (algez jositako zonaldetan). Orokorrean, izaki ornogabeez elikatu egiten dira.
Mugilido familian kokatzen dugun espeziea da. 32zm-ko luzera izatera hel daiteke. Dortsalean hegal bat du eta hau 5 arantzen bitartez konposatuta dago. Atzealdean ere beste hegal bat ikusi daiteke, kasu honetan, 3 arantzaz osaturikoa. Itsas hondoan bizitzeko ohitura du, baina itsasbazterreko urmaeletan ere ikusi izan da.
Labridae familian kokatzen dugun arraina da. Espezie honen barailak estaltzera hel ditzakeen ezpain lodiak ditu. Espezie honen forma oblongoa da eta 25zm neurtzera hel daiteke. Orokorrean, tonalitate biziak aurkezten ditu. Arrain hau sakonera gutxiko tokietan bizi izan ohi da. Hondarrean lurperatzeko ohitura du.
Arrain hau 18zm-ko luzera izatera hel daiteke eta egitura luzea du. Bere burua eta ahoa txikiak dira eta hortz txiki batzuek hornitzen dute. Dortsalean 18 radio dituen hegala dauka eta atzekaldean, berriz, 3-4 radio dituen beste hegal bat du. Orokorrean, kolore gorrixka dauka eta hegal dortsaletan orban beltz bat nabarmentzen zaio. 50m-ko sakoneratan aurkitu daitezke eta krustazeo nahiz gastropodo desberdinetaz elikatu egiten dira.
Espárido familian aurkitzen dugun arrain espeziea da. 100zm-ko luzera eta 14kg-ko pisua izatera heldu daiteke. Gazteak dinenean tonalitate berde bat izaten dute, baina heldutasunean tonu hauek laranja bilakatzen joaten dira (batzuetan urdin koloreko zenbait orban ere ageri daitezke). Hegal bakar eta luze bat dute. Lau letagin sendo eta zorrotzak edukitzeagatik bereizi egiten dira. 50m-ko sakoneratan aurkitu izaten dira (orokorrean, zonalde harritsueta edo hareatzetan).
Arrain honen egitura luzea da eta 100zm-ko luzera izatera hel daiteke. Ezpain lodi batzuk edukitzeagatik bereizten da. Zenbait kolorazio ezberdin eduki ditzake. Orokorrean, tonu grisak eta zuriak izaten ditu. Kostalde harritsu eta hareatzetan bizi izaten da. 15m-ko sakoneratan aurki daiteke.
Arrain hau Esparidoen familian aurkitzen da. Gorputz trinkoa du eta kolore nagusia grisaxka izan ohi du (tonalitate ilunagoak izan ditzake, kamuflaje beharren arabera). Dortsalean, hamabi arantza dauzkan helgal bat du eta atzekaldean, ordea, hiru arantzaz osatutako beste hegal txikia ageri zaio. Gehienez 45zm-ko luzera izatera hel daiteke. Espezie hau portu, uharri edo haitzen artean aurki daiteke (gehienez, 50m-ko sakoneratan).
8-9zm-ko luzera izatera hel daitekeen arraina da. Gorputz zilindriko eta trinkoa du. Bi hegal ditu: dortsalekoak 6 erradio dauzka eta atzekaldekoak, berriz, erradio bakarra. Kolore grixaska du eta orban ilun batzuk ere ageri izan zaizkio. Buruak, ordea, tonu horixka dauka. Funts harritsuetan bizi izaten da (20m-ko sakoneratan, konkretuki).
Arrain hauek “Góbido” familian kokatzen dira. Orokorrean, txikiak eta meheak dira, gehienez 6zm-koak izanik. Beste gobidoengandik erraz bereizi daitezke. Izan ere, beste gobidoak ez bezala, begiak alboetan ditu. Koloreari dagokionez, tonu gorri, marroi edo berdeak izaten dituzte, nahiz eta bere gorputzetan banda urdinak agertzea ere oso ohikoa den (hauek erreprodukzio garaietan distiratsuagoak bilakatzen dira). 20m-ko sakoneratan bizi izan ohi dira.
Singnathidae familian kokatzen den arrain mota da (Kantauri Itsasoan aurkitzen den itsas zaldia). 15zm-ko luzera izatera hel daiteke eta tonalitate marroiak edo horiak izaten ditu. Kostaldean bizi izan ohi da.
Labridae familian aurkitzen den arraina da. 40zm-ko luzera izatera hel daiteke eta egitura luzea du. Aho eta hortz handi eta konikoak dituzte. Koloreari dagokionez, barietatea aurkezten dute; Alde batetik, arrak kolore urdin eta laranjak izaten dituzte eta emeak, ordea, tonu hori-gorrixkak. Orokorrean, zonalde harritsu nahiz belardietan bizi izan ohi dira.
Arrain honen egitura, luzea eta trinkoa da. Bi hortz ilaradun mutur zorrotza du. Bere gorputzeko tonalitate nagusia horia du, nahiz eta kolore ilanagoak dituzten beste zenbait banda antzematen zaizkio. 55zm-ko luzera izatera hel daiteke. Orokorrean, zonalde harritsu nahiz hareatzetan bizi izan ohi da (20m-ko sakoneratan aurkitu daitezke).
Mullidae familian kokatzen dugun arraina da. Gorputzeko egitura luzea du. Espezie hau kokotsean bi protuberantzi edukitzeagatik bereizten da. Bere dortsala bi hegalez konposatuta dago. Espezie honen oinarrizko kolorea gorria da, nahiz eta gorputzean zenbait banda horixka ageri zaizkion. 40zm-ko luzera izatera hel daiteke. Zonalde harritsuetan bizi ohi da (100m-ko sakoneratan ere aurki daiteke).
Sparidae familian kokatzen dugun espeziea da. Egitura obalatua du eta tonalitate nagusia zilarra da (zenbait orban beltz ageri zaizkion arren). 30zm-ko luzera izatera hel daiteke. Gehienez, 30m-ko sakoneratan aurkitu daiteke. Zonalde harritsu nahiz itsaspeko belardietan bizi izaten da espezie hau.
Blenidoen artean aurkitu daitekeen arraina da. Buruaren gainean bi protuberantzia edukitzeagatik bereizten dira. Luzez 12zm neurtzera hel daitezke. Orokorrean, tonalitate barietate handi bat dute. Gehienetan 6m-ko sakoneratan aurkitu ditzakegu, baina 25m-ko sakoneratan ere ikusi izan dira arrain hauek.
Gadidae familian kokatzen den arraina da. Egitura liraina du eta ezkata txikiez estalita dago. Ez dauka Gadidae familiarrek daukaten kokots berezia eta hortz txiki batzuk ageri zaizkio ahoan. Sorbaldan hiru hegal ditu eta atzealdean bi hegal gehiago dauzka. 10 urteko bizi iraupena eduki dezake eta kostaldeko zonalde harritsuetan bizi izan ohi da. Arrain txikiez nahiz krustazeoez elikatzen da. 125zm-ko tamaina izatera hel daiteke.
Sparidae familian kokatzen den arrain espeziea da. Bere gorputzaren egitura obalatua eta trinkoa da. Tamaina txikiko garezurra du ezpain lodiak ditu, hauek mutur txikia estaltzen dutelarik. Bi hegal ditu, bat dortsalean eta bestea, ordea, atzealdean. Tonu urdina izaten du eta urre koloreko zenbait banda antzeman daitezke bere gorputzean. Espezie hau 50zm-ko luzera izatera hel daiteke eta gehienez 100m-ko sakoneratan aurkitu izan da.
37zm-ko luzera izatera hel daitekeen arrain pozointsua da. Buru zabala eta mutur motza edukitzeagatik bereizten da. Orokorrean, tonalitate marroiak izaten ditu eta 800m-ko sakoneratan ikusi izan da.
Soleidoen familian kokatzen dugun arraina da. Ur bero eta gezetan aurkitu ohi ditugu. Espezie hauen luzera 60zm izaten da. Gorputz laua du eta arrain txiki nahiz krustazeo txikiez elikatzen da.
Sparus familian kokatzen den arraina da. Helduak direnean metro bateko tamaina eta 5-7kg-ko pisua izaten dute. Hauen gorputza trinkoa da. Buru-handiak dira. Ezpain loditsuak dituzte eta 4-5 hortz txiki eta zorrotzak. Bizkarrean kolore berde-urdinxka izaten dute, sabeleko zonaldea zilar kolorekoa eta sahiets zonaldea, ordea, hori kolorekoa edukitzen du. Itsasbazterretan bizi izaten dira eta 30m-ko sakoneratan ikusi izan ohi dira (zonalde harritsu nahiz hareazko zonaldetan bizi dira).
Esparidoen familian kokatzen dugun espeziea da. 50zm-ko luzera izatera hel daitezke adin handiko subjetuak eta 2kg pisatu. Gorputz trinkoa daukate. Tonalitateari dagokionez, bizkarrean gris-urdin kolorea dute eta alboetan, ordea, kolore arreak. Maiz eteten diren zenbait banda ageri zaizkio. Hortz txiki eta kurboak dituzte. Talde handietan bizi dira, gehienetan zonalde harritsuetan.
Labridae familian aurkitzen dugu eta luzez 15zm neurtzera hel daiteke. Alga ugari dauden zonaldetan bizi izan ohi da (30m-ko sakoneratan, hain zuzen ere). Tonalitate aldagarriak ditu, baina nagusienak marroia edo berdeak izaten dira (arrak zertxobait distiratsuagoak izan ohi dira). Arrain espezie hau, Bibalbo nahiz kopepodo ezberdinez elikatzen da.
Arrain hau Gobidae familian kokatzen dugu. Luzez 13zm neurtzera hel daiteke. Klima epelak gustoko ditu eta 6m-ko sakoneratan aukitu izan ohi da.
Torpedinidae familian kokatzen dugun arraina da. Metro bateko luzera izatera hel daiteke, nahiz eta gehienak 36-38zm inguru neurtzen duten (arrak emeak baina handiagoak izan ohi dira). Gaueko izaki bakartia da eta 20 graduko tenperaturatan aurkitu izan dira. Koloreari dagokionez, barnealdea zuria du, nahiz eta aleten ertzak ilunagoak izaten diren normalean.
Trachinidae familian aurkitzen dugu eta Kantauri Itsasoan oso ohikoak dira. Arrain pozoitsua da. Espezie honen gorputzaren egitura luzea eta trinkoa da. 30zm neurtzera hel daitezke. Bata bestearengandik oso hurbil dauden begi handiak ditu. Koloreari dagokionez, berdexka da, baina ilunagoak diren zenbait orban ageri zaizkio gehienetan. Lurperatzeko ohitura duen arrain sedentarioa da. Hareazko nahiz harritsuak diren hondoetan bizi izan ohi dira (150m-ko sakoneratan).
Arrain hau Tripterigidae familian kokatzen da. Luzez 8zm neurtzen du eta koraletan bizi izan ohi da. Normalean, tonalitate horia izaten du.
Gadidae familian kokatzen den arraina da. Gorputz trinko eta altua aurkezten du. Atzealdean hiru hegal ditu eta isatsaren zonaldean beste bi ageri dira. Oinarrizko kolorea marroia da, baina sabeleko zonaldean zuria ere ager daiteke. 30zm-ko luzera izatera hel daitezke. Hareazko zonalde nahiz harritsuetan bizi izan ohi da (300m-ko sakoneratan, hain zuzen ere).
Arrain honen egitura luzea, obalatua eta trinkoa da. Ezpain lodi eta mamitsuak ditu. Oinarrizko kolorea zilarra du, baina banda marroi batzuk ageri zaizkio ere. 60zm neurtzera hel daiteke. Zonalde harritsu nahiz hareatzean bizi izan ohi da (80m-ko sakoneratan aurkitu daiteke).
Sparidae familian kokatzen dugun arrain espeziea da. 45zm neurtzera hel daiteke. Espezie honen egitura obalatua eta laua da. Mutur zorrotza du eta honekiko proportzionala ez den aho bat ere. Espezie honen gorputzaren oinarrizko kolorea grisa da, nahiz eta banda beltz eta urre koloreko batzuk badituen ere (batzuetan gainera, begi gainean kolore gorrixka duen orban bat ageri zaio). 20m-ko sakoneratan aurki daiteke (zonalde harritsuetan, orokorrean).
Gobidoen familian kokatzen dugun arraina da. 18zm-ko luzera izatera hel daiteke. Gorputz zilindrikoa du eta zertxobait trinkoa izaten da. Egiturari dagokionez, gorputz luzea antzematen zaio. Animali honen burua handia da, baita honen gainean ageri diren begiak ere. Dortsalean bi hegal dituzte eta hauetako bat bestea baina zertxobait motzagoa izan ohi da. Hauen bularra handia eta zabala da. Tonu marroi nahiz gorrixkak izaten dituzte, eta orban ilun nahiz gorri batzuk ageri zaizkie tarteka. 40m-ko sakoneratan aurkitu daitezke.
Espezie hau Singnathidae familian aurkitzen da. 5 urteko biziraupena du eta 15zm-ko luzera izatera hel daiteke. Kostaldean bizi ohi da (60m-ko sakoneratan, hain zuzen).
Egitura biribila, mutur zorrotza eta ezpain haragitsuak dituen arrain espezie da. Hegal dortsal bakarra dute. Koloreei dagokionez, oso aldakorrak dira (ia edozein kolore izan dezakete eta oso ikusgarriak izan daitezke). 66 zm-ko luzera edukitzera hel daitezke. Algez beteriko zonalde harritsuetan bizi ohi dira. Krustazeoez, harrez eta moluzkuez elikatzen dira.
Blenidoen artean aurkitzen dugun arraina da. Kolorazio marroia izan ohi du eta 17,5zm-ko luzera izatera hel daizteke (30zm-ko luzerakoak aurkitu izan diren arren). Sudurreko irekiduren eta arro okularren gainean protuberantzia batzuk ageri zaizkie. Normalean, zonalde harritsuetan bizi dira eta 3-32m birtarteko sakoneratan aurkitu daitezke.
Arrain hau, Skorpaenidae familian kokatzen dugu. Pozoitsua da eta 20zm-ko tamaina izatera hel daiteke. 200m-ko sakoneratan ikusi izan da, nahiz eta orokorrean, zonalde harritsuak gustoko dituen. Karramarro nahiz arrain txikiez elikatzen da.
Labridae familian kokatzen dugu eta luzez 23zm neurtzera hel daiteke. Orokorrean, zonalde harritsuetan bizi izan ohi da, hala nola, 50m-ko sakoneratan. Tonalitate laranja izan ohi du, baina marroi koloreko zenbait banda antzeman izan zaie hauen gorputzetan.
Blenioen familian kokatzen den espezia da. Gorputz fusiformea eta trinkoa aurkezten du. 7zm-ko luzera izatera hel daiteke. Hauen ahoa txikia den arren, ezpain mamitsuak izaten ditu. Tonalitateari dagokionez, kolore berdexka dute orokorrean, nahiz eta gorputzean kolore marroia 7-8 bandetan agertzen den ere. Zonalde harritsuetan bizi izan ohi dira (4m-ko sakoneratan, zehazki).
Blenido hau kolore grisaxka eta orban ilunak edukitzeateagatik bereizten da (espezie honen azala lehoinabar baten antza izan dezake). Luzez 20zm neurtzera hel daitezke. Dortsaleko hegalak hamabi arantza eduki ditzake. Sakonera gutxiko zonaldetan bizi izan ohi dira (5m sakoneratan). Espezie hauen dieta algek osatzen dute.
Arrain honen egitura luzea da eta 40zm-tara hel daiteke (Ohikoena 15-20zm-ko subjetuak aurkitzea da). Bizkarrean hegal luze bakar bat du. Kolore nagusia gorri arrea izaten da eta 7-9 banda ilunagoak edukitzen ditu. 50-60m-ko sakoneratan egoten da eta zonalde harritsuak nahiz harezkoetan aurki daiteke.