Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Aszidioak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Ascidia Mentula

Ascidia

Espezie hau zelulosaz konposatutako zaku forma edukitzegatik bereizten da. Gorputzaren barnealdean protuberantzia batzuk ditu. Orokorrean, 18zm-ko altuera batera hel daitezke. Ahoaren inguruan garro sail bat dauka. Koloreari dagokionez, gorriak, arrosak edo berdeak izaten dira. Substratu harritsuetan atxikitu izaten da. 200m-ko sakoneratan ere ikusi daiteke. Planktona da bere elikadura iturri nagusiena.

Microcosmus Sabatieri

Microcosmus

10-16zm-ko tamaina eduki dezakeen aszidiano bakartia da (25zm-ko kasuak ere eman izan dira). Patata batekin alderatu daiteke, izan ere, antzekotasun handia dute. Orokorrean, kolore marroi edo gorrixkak izaten dituzte. Egiturari dagokionez, gogorra eta partzialki zimurra dela esan daiteke. Bi sifoi dauzka eta horien bitartez iragazketak egiten ditu (sifoiak marradunak eta kolore morea edukitzeagatik bereizten dira). Substratu harritsuen edo koralezkoen artean ageri daiteke. 200m-ko sakoneratan ere ikus daitezke.