“Kantaur” bilakaera didaktikodun euskarazko mugikor aplikazioa da. Bere helburu nagusiena, gazte nahiz txikiei Kantauri Itsasoan dauden itsas espezieak ezagutzera ematea da.
“Kantaur” aplikazioa euskal kostaldeko fauna eta flora era bisual eta grafikoan jasotzeko gai da. Hala, proiektu hau entziklopedia birtual batean bilakatu da, ezinbestekoa izanik, itsas ingurune bera ezagutzen duten hainbat adituen laguntza.
APP honetan, espazio ludiko batean murgiltzen garenez, gai honen inguruko jakintza maila jokoan jartzen da. Honetan, modu erakargarri batean irakaskuntzarako edukia aurkezten zaigu, honek gazteei interesa eta kuriositatea pizten dietelarik.
Erabilera bikoitz honekin (ludiko eta hezigarria), “Kantaur” aplikazioa berritzailea dela esan daiteke, 3D erreprodukzioei dela eta, hezitzeko, sentsibilizatzeko eta ilustratzeko kapaza baita.