Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Belakiak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Clathtrina Coriácea

Clathrina

10zm-ko zabalera eta 3zm-ko lodiera izan dezakeen belaki mota da. Kolore zuri-grisaxka, horixka, arre edo gorrixka eduki dezake. Ez da ur sakonetan bizi. Orokorrean, haitzetan, maskorretan edo irtenguneen azpian ugaltzen da. Itzala gustuko du.

Haliclona Mediterránea

Haliclona

Egitura tubularra duen belaki mota da. 10zm-ko altuera eta zentimetro erdiko lodiera duten tutuak dauzka. Tonu arrosak nahiz bioletak eduki ditzake. Orokorrean, egitura finko eta ahula du. Ez dauka konposaketa itsaskorrik.

Hymeniacidon Sanguínea

Hymeniacidon

Gehienetan kolore laranja duen belaki mota da. Forma aldakorra du eta babestutako giroetan espezie masiboa bilakatu daiteke. 30zm-ko lodiera eta 10zm-ko altuera har dezake.

Pachymatisca Johnstonia

Pachymatisca

Kolore grisaxka duen belaki lobulatu eta masiboa da. Lekuaren arabera kolore ezberdinekoa izan daiteke: haitzuloko iluntasunean kokatzen ditugunean, adibidez, grisa edo zuria izan ohi dira. Argitasunean, ordea, kolore ilunak izaten ditu. Azalera lau eta egitura finkoa du. 40zm-ko lodiera eta 10zm-ko altuera izatera hel daitezke.