Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Itsasbeheran daudenean, 3zm-ko garroak barnealdean gordetzen ditu, itxura borobildua eta likatsua hartuz. Gehienetan, anemonaren kolore nagusia, gorria, laranja edo berdea izaten da. Haitzetan, arrakaletan eta leku bertikaletan aurkitu ohi dira.
Zentimetro bateko oinarria duen anemona txikia da. Gorputz zilindriko eta bertikala du. Normalean, horixkak edo zuriak izaten dira.
Leku ilunetan bizi da, gehienez 20m-ko sakoneratan. Sublitoralean aurkitu daiteke. Enbor nagusia arrakala beraren barnean mantentzen du eta garroak soilik ateratzen ditu. Sexua bananduta dauka eta obiparoa da.
Forma aldagarria eta egitura biguna duen koral mota da. 250mm-ko masa irregularrak sor ditzakete, 30mm lodierako behatzen laguntzaz. Honen kolorea zuria nahiz laranja izan daiteke.
Ur azaleran dauden haitzetan egoten dira. Modu masiboan ugaltzen dira materia organikoa dagoenean. Paretetan, haitzetan edo arroketan bizi izaten dira. Olatuengatik irabiatutako tokiak ez ditu gustuko. Disko basal eta zabala dauka, baina gehienetan garroen artean ezkutatuta edukitzen du. Koloreei dagokionez oso aldakorra da.
40zm-ko zabalera eta 20zm-ko altuera duen polipo mota da. Mukiz beteriko turuta huts baten barnean bizi da. Sedimentu beran lurperatuta aurkitu daiteke.
Koral bakarti hau, hori kolore distiratsua bat izateagatik da ezagun. Oinarri gogorretara itsasten da.
Kolonia lodi eta mamitsuak sortzeagatik da ezagun koral hau. 3 eta 10zm bitarteko altuera lor dezake. Kolonia beraren enbor zentrala pedizelotik sortzen da eta substratu beran kokatzen da. Honen polipoak ez dira uniformeak eta kolore grisaxkak nahiz arrorak eduki ditzake.
Anemona hau haitzetan, maskorren gainean eta Axinella belaki gainean kokatzen da. Kolonia handi eta nabarmenak sortzen ditu. Mugimendu eta argitasun gutxiko tokiak gustuko ditu.
Kolore biziak dituen anemona txikia da. Honen baitan, kolore horiak, arrosak, laranjak eta bestelakoak izan ditzake. Elikagaiak ahoan dauzkan garroak erabilita harrapatzen ditu.
Kolonia hauek luma itxura izateagatik dira ezagun. Urre kolorea izan ohi dute eta 7 edo 15 zentimetro bitarteko altuera izatera hel daitezke.