Ba al zenekien marrazo erraldoiaren dieta soilik organismo plaktonikoetan oinarritzen dela? Ba al zenekien “Sardina” izena Cerdeñatik datorrela? Ba al zenekien txipiroi batek ahoan mokoa duela?
APP honetan entziklopedia sakona aurkituko duzu, non itsas espezieak ezagutzeko aukera paregabea izango duzun. Ikerketa zurruna egin ostean, materian adituak diren laguntzaile batzuen kolaborazioarekin, familia ezberdinetan banatu ditugu animaliak. Hori gutxi balitz, hain garrantzitsua den biodibertsitatea zaintzeko aholkuak izango ditugu bertan. Hala, txikiek ere aplikazio honetaz gozatzeko aukera izango dute 100 galdera baina gehiago dituen eta bertan topatuko dugun joko batekin.
Izan ere, jolasten ikastea bezalakorik ez dago, batez ere irudimenezko proposamenak ematen direnean, jakindakoa ondo gorde eta gehiago ikasteko. Horixe gertatzen da “Kantaur” mugikor aplikazioan, gure jakintza proban jartzen da eta egungo itsas bizitzaren inguruan ikasteko aukera dugu.
Eta zuk, itsas hondoa bezain interesgarria den mundurik ezagutzen al duzu?
Deskargatu gure aplikazioa eta gozatu!