Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Ekinodermatuak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Asterina Gibbosa

Asterina

Forma pentagonala duen itsas izarra da. Beso motzak eta itxura puztua du. 5zm-ko tamaina izatera hel daiteke eta kolorazio marroia, berdea edo laranja eduki dezake. Gaueko ohiturak izan ohi ditu eta haitzetan nahiz irtenguneetan ageri daiteke. 125m-ko sakoneratan ere aurkitu izan da.

Echinaster Sepositus

Echinaster

Espezie honel bost beso ditu eta horiek disko zentral batean elkartzen dira. Eskuarki 20zm-ko diametro bat dute, baina 30zm-ko diametro bat edukitzera hel diren espezieak agertu izan dira. Kolore gorrixkak eta ehundura zimurra edukitzen dute. 250m-ko sakoneratan ere ikusi izan dira. Hareazko ondare nahiz zonalde harritsuetan aurkitu daitezke.

Holothuria Forskali

Holothuria

Izaki honek egitura zilindrikoa du eta 30zm-ko luzera batera hel daiteke. Gehienetan, kolorazio marroia edo beltza izaten du (orban horiak dituzten kasuak ere eman izan dira). Azal gogor eta latza aurkezten du. Azpialdean hankak dauzka eta hauek tutu itxura daukate (mugimendua bermatzen dioten hedapenak dira). Hari likatsu zuri bat botatzeko ahalmena du (harrapakariengandik babesteko erabilia). 50m-ko sakoneratan ikusi izan dira (zonalde harritsuetan).

Marthasterias Glacialis

Marthasterias

Gure kostaldeetan aurkitu dezakegun itsas izar handiena da. 80zm-ko tamaina batera hel daiteke (nahiz eta batzuetan txikiagoak diren). Beso bakoitzean arantzaz beteriko hiru ilara dauzka (arantza bakoitza organo txiki batekin elkarturik doa). Espezie honen kolorazioa oso aldakorra da, kolore berde, gris, marroi, arrosa edo horiak izan ditzake. Zonalde ilunetan bizi izaten da (hondar harritsuak edo hareazko hondarretan ikusiak). 170m-ko sakoneratan aurkitu daitezke.

Ophioderma longicaudum

Ophioderma

Ekinodermo mota honek bost beso ditu eta disko zentral batean bateratuta daude beso hauek. 4zm-ko diametro bat izatera hel daitezke eta hauen besoak aldiz, 12zm-ko luzera. Orokorrean, tonalitate ilunak eta laranjak dauzka. Ertz harritsu eta ur ez hain sakonetan ikusi izan dira. Normalean, 70m-ko sakoneratan aurkitu daitezke.