Itsasoan geroz eta zabor gehiago isurtzen dugula argi dago. Hondakin hauek giza jarduerak utzitako hondakin solidoen multzoak izan ohi dira. Arazo hau globala denez eta kutsadura eragiten duenez, itsas animali eta espezie asko arriskuan daude.
Egoera honen aurrean, kontzientzia soziala ezinbestekoa da. Izan ere, gizakiok bakarrik dugu beste izakien eskubideak bermatzeko aukera. Hortaz, “Kantaur” aplikazioa erreibindikazio modua ere dela esan daiteke, erabiltzailea hezi eta irakasteko helburua baitu. Hondakinak alboan uztea gure esku dago, hasiko gara?