Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Gorgonia mota hau haizemaile baten antza edukitzeagatik bereizten da. Gehienez 70zm-ko altuera hartzen du eta polipo arrosez eta zuriez osatzen da.
Kolore laranjadunak aurkitzea da ohikoena, baina kolore horikoak ere aurkitu izan ohi dira. 20zm-60zm bitarteko altuera izaten dute, nahiz eta kasu batzuetan 100zm-ko luzerakoak ere aurkitu izan diren. Adar nagusiak lauak dira eta albokoak, ordea, finagoak eta horzdun errenkadatan bukatzen dira. 15-20m-ko sakoneratan bizi ohi dira.