Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Hegaztiak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Larus michahellis

Larus

Laridae familian kokatzen dugun hegaztia da. Oso erraz nabarmentzen den izakia da, gorputz grisa eta hanka horiak ezberdintzen baitira. Normalean Mediterraneoan bizi da, nahiz eta Cies Irletan ere askotan ikusi izan den. Orokorrean, kostalde harritsu zein islatxoetan erreproduzitzeko ohitura du. Negua, ordea, portu eta urtegietan igarotzen du.

Fratercula arctica

Fratercula

Frailecillo bezala ezaguna den hegazti hau Alcidae familian aurkitzen dugu. Oso gutxi dauden arren, oraindik ez da desagertzeko arriskuan dauden espezie moduan ezagutzen. Gorputz zabala izaten du. Oso erraz nabarmentzen dugun espeziea da. Izan ere, oso koloretsua dela esan daiteke: bizkar beltza, masail grisaxka, aldaka zuria, moko gorria eta hanka laranjak baititu. Udazkena Itsaso zabaletara joan ohi da eta erreprodukzio garaian (udaberrian), ordea, kostaldera bueltatzen da.

Larus Fuscus

Larus

Larida familian aurkitu daitekeen hegaztia da. 708-824g pisatzera eta 38-45zm-ko luzera izatera hel daiteke. Orokorrean, kolore zuri nahiz grisak izaten ditu. Mokoaren tonalitatea horia da eta zenbait kasutan orban gorri bat edukitzen du. Naturan nahiz hirietan bizitzeko ohitura izaten du (beti ur zonaldetan).

Phalacrocorax carbo

Phalacrocorax

Phalacrocoracidae familian kokatzen dugun hegaztia da. Ur handitan bizi da, hala nola laku, urtegi, ibai edota Itsaso zabaletan. 1,5kg eta 5,3kg pisatzera eta 70-102zm-ko luzera izatera hel daiteke. Isats luze eta eztarri horixka du. Heldutasunean, ordea, orban zuriak agertzen zaizkio gorputzean.