Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Marmoka hau udaran kostaldera hurbiltzen da. Mundu osoan aurkitu daiteke, ur hotzetan izan ezik. Garro ugari ditu eta horiei esker zooplaktonaz elikatu daiteke.
Udaran bisitatzen gaituzten marmoken artean ohikoenetariko bat izan daiteke. Espezie mota hau pelagikoa da.