Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Cardiidae familian kokatzen dugu. Bere maskorra 22 edo 28 saihets ezberdinek osatzen dute. Kolore zuri-horixkak konposatzen dute bere oskola. Ia triangelu forma dauka eta 6zm-tara iritsi daiteke. Ondar hondoetan aurki daiteke (azalera beraren azpian).
Veneridae familian kokatzen dugu. Espezie honek oskola laua eta ia tengeluarra da eta bere egitura oso sendoa da. Maskorra 2,5zm-tara hel daiteke. Kolore ezberdinak izan ditzake; gorria, arrosa, horia eta marroia. 100m-ko sakoneratan aurki daiteke (legar kantitate handiak dauden tokietan, bereziki).
Itsaso substratuarekin kontaktuan egoteagatik, egitura sendo bat aurkezten du. Orokorrean, forma barietate asko dituzte, baina ezagunenak forma luzeak izaten dira. Hazkunde-lerroak maskorra beran zehar nabari daitezke. Oskolak 20zm-ko luzera eduki dezake. Kolore zuri, hori edo marroia edukitzen dute.
Espezie hau Donacidae familiaren partaide da. Bibalbido honek, oskol sendo bat dauka, baita azalera liso bat ere (4zm-ko luzera edukitzera hel daiteke). Tonalitate ezberdinak dauzka, baina orokorrean, marroiak, horiak edo grisak dira nagusi. Banda konzentriko eta erradial batzuk kolore ilunekin tartekatu ohi dira.
Molusku mota hau “venérido” familian kokatzen da. Galiziako itsasoan da nagusi. “Dosinia Exoleta”-ren egitura antzekoa du (konposaketa obalatua eta distiratsua). 33mm-ko tamaina izatera hel daiteke eta kostaldeko hondar finean bizitzeko ohitura du, betiere lurperatuta dagoelarik.
Hauen maskorra 3zm-tara hel daiteke. Egiturari dagokionez, tamaina eta forma eraldatu dezakete (ertz biribilak ditu). Ur azpiko mendietan bizi ohi dira.
Limidae familian kokatzen dugun txirla txikia da. 2,5zm-ko tamaina edukitzera hel daiteke. Tonu zuriak izan ohi ditu, baina denbora aurrera doan heinean, iluntzen doa. Mantu gorrixka du eta bertan hedapen batzuk ageri zaizkio. 100m-ko sakoneratan bizi da (zonalde harritsuetan).
Espezie honen oskola ahula eta mehea da. Kanpoko nahiz barruko azalera distiratsua du eta kolore arrosak nabarmentzen zaizkio. Egitura lerro kontzantrikoak ikusi daitezke. Espezie hau kostaldean bizi da (hondar finean, konkretuki). 5-12zm-ko sakoneratan lurperatzeko ohitura izan ohi du.
90zm-ko sakoneran bizi diren molusku bibalboak dira. Hondarrean sedimentu toxikoa gorde dezakete. Oskolak ahulak edukitzegatik dira ezagunak. Ipar itsasoko harezko sedimentuetan aurki daitezke.
Espezie mota hau bibalbioen artean kokatzen dugu. Mytilidae familiaren barne dago. Bere maskorra 12zm-ko luzerara hel daiteke. Kolorazio beltz eta more bat aurkezten du. Kanpotik ikusita distiratsua da eta barrutik, ordea, kolore grixaska dauka. 60m-ko sakoneratan bizi izaten da.
Bibalbo honek 15 edo 25mm-ko oskola izan dezake. Forma luzea eta puztua edukitzen du. Maskorrean, hazkunde lerroak antzematen dira eta lokatzean edo haitzetan sortzen dituzten zuloetan bizi izaten dira.
Txirla mota hau Phola familian kokatzen dugu. Maskorrak 13 edo 15zm-ko luzera eta kolore aldetik hori argitsu edo gris argia izan dezake. Ez ditu ur sakonak gustuko eta haitzen, egurren edota hondare artean ager daiteke.
Oskolak 6,5zm-ko diametroa du eta kolore zuri, hori edo gorria izaten du. Maskorraren egitura mehea da, baita sakona ere. Hazkunde lerroak ditu oskola osoan zehar. Hondarrean lurperatzeko ohitura dauka (20zm lurperatu daiteke). Itsas kostaldeetan eta hareazko estuarioetan bizi da.