Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Molusku gastropodo bat da eta 25mm-ko oskola edukitzera hel daiteke. Forma koniko eta zabala du eta azalera osoan zehar ditu ildaskak. Molusku hau hondo harritsuetan bizi ohi da.
Littorinidae familiako moluskua da. Oskolaren tamaina 19mm-koa izan daiteke. Oskolak algak izaten ditu eta tonalitate nagusiak gorriak eta zuriak dira (kolore horiek lerro karratu batzuen bitartez tartekatutak egongo dira).
Ur gazietan bizi den lapa txikia da. Patellidae familiaren barne aurki daitekeen gasteropodoa da. Maskorra 15mm-tara hel daiteke. Oskolan dituen orban urdinak besteengandik bereizten dute. Laminaria artean topatu daiteke, 30m-ko sakoneratan.
Maskorraren egitura txikia da. Steromphala Cinearia maskorra baina pixka bat zabalagoa eta biribilagoa da. Zilbor sakon eta biribila dauka. Kolore berde eta grisa izaten dute, lerro diagonalez tartekatuz.
Haliotidae familiaren parte da. 10zm-ko oskola eduki dezake. Bertan zenbait zulo edukitzen ditu eta normalean kolore berde edo gorrixka dauka. Barnean dagoen gorpua beltza da eta bere garroak ordea, berdeak. Hondo harritsuetan edo harrien azpian bizi ohi da, 25m-ko sakoneratan, hala nola.
Maskor fusiformea edukitzeagatik bereizten da. Oskolak 35mm-ko tamaina izan dezake. Maskor berean antzematen zaizkion espiral zabalak itxura erretikulatua ematen diote. Hondar azpian bizitzeko ohitura dauka.
Molusku nimino honen oskola 4 edo 9 mm edukitzera hel daiteke. Maskorraren amaiera punta zorrotz batean amaitzen da. Sarbide ilun eta obalatua du. Banda ezberdinak ditu, kolore marroi eta purpudunak. Muskulu honen erreprodukzio fasea neguan ematen da.
Itsas barraskilo hau Calliostoma familiaren parte da. Oskola mardula du eta maila ezberdineko ildoak ditu. Egitura zilindrikoa dauka. Kolore gama handia du, baina gehienek horixka edo arrosa kolorea izaten dute.
Harraparia da eta anemona ezberdinez elikatzen da. Bere oskolaren forma konikoa da eta 35mm-tara hel daiteke. Kolore zuria izan ohi du, nahiz eta zenbait kasutan puntu marroi batzuk izan ditzakeen. Bere sarbidea guztiz borobila da.
Molusku hau Littorinidae familian aurkitzen da. Bere maskorra 2 edo 4 zm-tara hel daiteke. Orokorrean, tonalitate gris-berdexkak ditu, baita banda argiago batzuk ere. Haitzetan, landareetan eta portuko eraikuntzetan bizi dira.
Oskolaren tamaina 10-15mm bitartekoa izan dezakete. Maskorra egitura lodi eta sendoa dute. Gorputzeko forma konikoa da eta espezie honen kolore nagusiak grisa eta bioletak dira (azkeneko kolore hau, lerro fin eta irregularretan aurkeztuko da).
Tamaina ertaineko molusko hau Muricidae familiaren parte da. Bere egitura fusiformea da. Bere tonalitateak ilun arrearen eta hori argiaren artean daude. Sakonera gutxiko tokietan aurkitu daitezke (hondo gogorretan edo kai harresietan, adibidez).
Espezie hau “Patellidae” familiaren barne aurki daiteke. Haitzetan itsatsita jarduten du bere bizitza. Orokorrean, ez ditu sakonera handiko zonaldeak gustuko. Zaharkitzen doan heinean, sexu aldaketa egiteko gaitasuna garatzen du.
Maskorraren tamaina aldakorra da, 10mm eta 16mm bitartekoak izan daitezke. Ez dauka egitura piramidalik eta ez ditu punta nabarmenik ere. Bere oskolan tonu horiak eta beltzak tartekatu ohi dira.
Espezie honen oskolek gehienez 1,5zm-ko altuera eta 1,7zm-ko lodiera izan dezakete. Maskor honen forma konikoa da eta honen zilborraren sakonera handia da. Bere gorputzean kolore horiak eta grisak nabarmentzen dira.
Muskulu hau Muricidae familiaren barne aurkitzen da. 30m-ko sakoneratan aurkitzen da (Posidonia nahiz Cymodocea zonaldetan). Izaki hau haragijalea eta sarraskijalea da. Antzinako zibilizazioetan oso estimatuta zegoen.
Moskulu honen oskola 5-25mm neurtu dezake. Maskorrak esfera forma dauka eta azalera, ordea, laua izaten da (goiko atala konbexua eta behekoa laua). Sarbide obalatua du. Tonalitate hori edo gorrixkak izan ohi ditu (lerro marroiak tartekatutak dauzka).
Itsas barraskilo hau Triviidae familian kokatzen dugu. Bere oskola distiratsua da eta limoi forma du. 10mm-ko kuzera eta 8mm-ko lodiera eduki dezake. Maskorraren tonalitateak horixkak izaten dira, baina ur sakonetan aztertzen baditugu, argiagoak direla antzemango dugu. Iparraldeko zonaldetan 100m-ko sakoneratan aurki ditzakegu. Hil egiten direnean kostaldeko hondartzetan bukatzen dute.