Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 00 00 00 info@kantaur.com

Moskuluak - Opistobrankioak

Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.

Aegires Punctilucens

Aegires

20mm-ko tamaina batera hel daiteke. Egitura zurruna eta korapilatsua du (bere gorputza tuberkuluz betea ageri da). Oinarrizko kolorea marroi gardena da eta kolore ilunagoak dituzten zenbait orban antzematen zaizkio. Ahoaren zonaldean bi garro ageri dira. 100m-ko sakoneratan bizi izaten dira, nahiz eta aurkitzeko zailak diren.

Aeolidia Papillosa

Aeolidia

Handienak 12zm edukitzera hel daitezke. Egitura zabala eta laua dute. Kolore askotakoak izan daitezke, hala nola, grisak, zuriak, marroiak eta moreak. Bere gorputzean kolore zuria nahiz grisa duten zenbait orban ageri dira. Anemonez elikatu ohi dira eta gainazaleko uretan bizi izaten dira (800m-ko sakoneratan).

Aeolidiella Glauca

Aeolidiella

Itsas bare hau nudibrankio bat da eta Aeilidiiae familiaren barne aurkitu daiteke. 45mm-ko luzera izatera hel daiteke. Oinarriaren tonalitateak laranjak eta marroiak izaten dira eta gainazaleko pigmentuak kolore argitsuagoak izaten dituzte. Ahoaren zonaldean dituzte gorroek ere antzeko pigmentazio eta kolorea dute. Espezie hau anemonen bitartez elikatzen da eta zonalde lohitsu eta harritsuetan bizi izan ohi da.

Akera Bullata

Akera

Barraskilo nahiz barea bezala antzeman daiteke espezie hau. 370m-ko sakoneratan bizi izan ohi da. 6zm-ko luzera izatera hel daiteke. Oinarrizko gorputzeko koloreak grisak edo laranjak dira eta nabarmentzen zaizkion orbanak, ordea, zuriak. Maskor bat du eta ahula izateagatik bereizten da (kolore zuriak edo marroiak izaten ditu oskolak). Protuberantzia ezberdinez baliatzen da mugitzeko (ez da oso igelari azkarra).

Ancula Gibbosa

Ancula

Orokorrean kolore zuriak eta zeharrargiak dituzte. Brankia zonaldetan protuberantzia batzuk ditu eta aho zonaldean garro batzuk ageri zaizkio (garro hauek motzak eta laranja kolorekoak izaten dira). Kolore laranja zenbait kasutan isatsan ere ageri daiteke. Kolore zuria oinarri duten subjektuak ere aurkitu izan dira. 33mm-ko luzera batera hel daitezke.

Aplysia Depilans

Aplysia

Aplysiidae familian kokatzen dugun barea da. Gutxi gorabehera 1,5 edo 10m-ko sakoneratan bizi izan ohi da. 40zm-ko luzera eta 380g-ko pisua izatera hel daiteke. Oinarrizko koloreak marroi ilunak edo gorri ilunak dira (batzuk orban zuriak dituzte). Ia antzeman ezin daitekeen oskola bat dute (hau 1,5zm-koa izan daiteke).

Aplysia Párvula

Aplysia

2-3zm-ko luzerara ailegatu daitezkeen moluskuak dira. Bere oinarrizko koloreak marroiak eta gorrixkak dira, hala eta guztiz ere, kolore zuriak ere bereiz ditzakegu orbanetan. Ia antzematen ez den marroi koloredun maskorra dauka (oso ahula izan ohi dena). Algen artean bizi izaten da eta 3m-ko sakoneratan topa ditzakegu.

Armina Maculata

Armina

120mm-ko luzera edukitzera iritsi daitekeen Arminzeoa da. Egitura zorrotz eta luzea du. Erraz antzematen den morfologia eta tonalitateak ditu. Kolore nagusiak laranjak eta horiak dira (gorputzeko orbanak, ordea, zuriak dira). Gorgonia aurki ditzakegun zonaldeetan bizi ohi dira. Gaueko izakia da eta ondare finak ditu gustuko (hondarra ezkutatzeko erabili ohi du).

Berghia Coerulescens

Berghia

3-7zm tamaina izatera hel daitekeen molusku nudibrankioa da. Espezie honen kolore nagusiak urdinak eta zuriak dira. Atzealdean kolore horia duten zenbait apendize nabarmentzen zaizkio. Isats laua du eta bere gorputzeko laurden bat osatzen du honek. Ur epel nahiz beroetan bizi izaten dira. Funts harritsuak ditu gustuko.

Berthella Aurantiaca

Berthella

4 edo 6zm-tara hel daitekeen opistobrankioak da. Egitura puztua eta kolore laranja (ia gardena) izan ohi dute. Nahiz eta ez ikusi, antzematen ez den maskor bat dute, barnealdean gorde egiten dena. Ahoaren inguruan bi garro ditu eta brankiak gorputz beraren eskuineko zonaldean antzematen dira. Ez da oso ur sakonetan ibiltzen (hondo harritsuetan aurki daiteke).

Crimora Papillata

Crimora

Polyceridae familian kokatzen dugun moluskua da. Tonalitate zuriak eta horiak ditu orokorrean, nahiz eta brankiak laranja kolorekoak izaten diren. Gorputzari dagokionez, egitura osoan zehar tuberkuluak nabarmentzen zaizkio. 30m-ko sakoneratan aurkitu daiteke (hondo harritsuetan, konkretuki).

Aeolidiella Alderi

Aeolidiella

Opistobrankio hau kolore laranjak edo arreak eduki ditzake (elikaduraren arabera tonalitateak eraldatzen zaizkio). Nudibrankio gehienetan bezala, zenbait protuberantzia nabarmendu daitezke beren gorputzetan (kolore hori edo zuridunak). Haitzen azpian eta sakonera gutxi dauden tokietan bizitzeko ohitura dute.

Aplysia Fasciata

Aplysia

Itsas bare hau 40zm-ko luzera izatera hel daiteke. Alboetan hedapen batzuk ditu eta hauek mugimendua proportzionatzen diote. Antzematen ez den oskola mehe bat du (7zm-tara hel daitekeena). Molusku honen oinarrizko koloreak ilunak dira orokorrean. Ez da ur sakonetan bizi eta egunsentian ez da batere aktiboa. Espezie hau udaran gehiago topatzen ditugu.

Berthella Plumula

Berthella

Kostalde harritsuak gustuko dituen gastropodoa da. 25m-ko sakoneratan ikusi izaten dira. Forma obalatua du eta maskorra txiki bat dauka (30mm-tara iritsi daitekeena). Bere gorputza 60mm-tara hel daiteke eta orokorrean, laranja kolorekoa izaten da. Bere azalaren bitartez, azido sulfurikoa botatzeko gai da (defentsarako erabiltzen duen mekanismoa da).

Acanthodoris Pilosa

Acanthodoris

Molusku mota hau 55mm-ko luzera edukitzera hel daiteke. Kupula baten antza du eta espezie honen gorputza zenbait tuberkulok estaliko dute. Orokorrean, kolore zurikoak izaten dira, baina kolore hori, marroi edota beltzekoak ere ikusi izan ohi dira. Izaki honen barneko organoak antzeman daitezke, izan ere, erdi gardenak dira. 170m-ko sakoneratan bizi dira.

Aldisa Smaragdina

Aldisa

Cadlinidae familian kokatzen den moluskua da. Bere atzekaldean zenbait protuberantzia edo tuberkulu ohartarazi daitezke. 30mm-ko luzerara iritsi daitezke. Oinarrizko kolorea gorrixka du, orbanak ilunagoak dituen arren. Espezie hau oso urria da eta gehienez 3m-ko sakoneratan aurkituko ditugu.

Peltodoris Atromaculata

Peltodoris

Forma laua eta zirkularra duen moluskua da. Ez dauka maskorrarik eta bere gorputzean orban marroiak ditu (forma irregularra izan ohi dituzteenak). 5-15zm-ko luzera eduki dezakete eta 50m-ko sakoneratan ikusi izaten dira.