Kantaur-en argitaratutako edukiak ikerketa eta garapen lan handia exijitu dute. Bertan aurkitzen den informazioa nahiz diseinu guztiak sortu behar izan dira.
Espezie honen oskola luzea, laua eta borobildua da. 60mm-ko luzera izatera hel daiteke. Tonalitate ezberdinak ditu, baina nagusienak zuria eta hori ilunak dira. Alga eta briozoo mota ezberdinez elikatzen da eta 50m-ko sakoneratan aurki daiteke, zonalde harritsuetan, hala nola.
3zm-tara hel daitekeen Quitona da. Bere oskola 8 plaka desberdinek osatzen dute (hauetako bakoitza ongi definitutako zenbait pikorrekin). Ertzetan, plaken inguruan, 18 zurda antzeman daitezke. 10 edo 15 brankia pare eduki ditzake Quitona honek. Tonalitate desberdinak edukitzen ditu, ohikoenak beigea, arrosa edo marroia izaten dira. Zonalde ilun eta harritsuetan bizi dira.
2,5zm-tara hel daitekeen Quitona da. Honen oskola obalatua da eta kolore horiak edo berdeak izan ohi dituzte. Maskorraren egituran zenbait plaka antzeman daitezke (bata besteren atzetik ezarritako makurtutako plakak). Espezie honek 16 eta 19 brankia-pare bitarte izaten ditu. Ohantze harritsuetan bizi izaten dira.
Espezie honen egiturak forma luzexka du. Honen lehen eta azken plakek zirkulu itxura dutelako dira ezagun. Kanpoko ertzetan sortzen diren eta barnealderantz doazen ehundurak antzeman ditzakegu honetan. Orokorrean, kolore arreak izaten ditu, nahiz eta ezagunenak tonu argiak dituzten. 3zm neurtzera hel daitezke eta sakonera gutxiko arroketan edota maskorretan aurki ditzakegu.